Garbiñe Etxaniz

Osasun holistikoan eta makrobiotikan Aholkulari-Laguntzailea

Artikuluak

Artisau-medikuntza

ARTISAU-MEDIKUNTZA

Ekosistema batean bizi gara, aintzinako kulturek Ama Lurra deitzen zutena eta ekologo moderno batek Gaia deitu zuena; eta ekosistema bat gara, mikro-Gaia bat, miloika urtetako garapenaren emaitza, mikroa eta makroa, sistemak sistemen barruan?..Bizitzaren Sarea.

Denbora luzean Gaiarekin harmonian bizi izan gara, baina gure historiaren une batean, zenbait egoerek, sinismenek, pentsarazi ziguten gai ginela natura eta bizitzaren konplexutasun handia ulertzeko, baina ez hori bakarrik, sinistu genuen gai ginela Natura kontrolatzeko, gure aginduetara jartzeko eta nahierara moldatzeko, harmonia hori sakrifikatuz eta milaka urtetan errespetatuak izan ziren legeak  bortxatuz.

Horrek guztiak izan zuen eragina osasuna eta gaixotasuna ulertzeko moduan ere, eta horrenbestez, medikuntzaren garapenean. Mendebaldeko medikuntza modernoarentzat gizakia makina txiki baten parekoa da, eta dimentsio fisikoa, mentala, emozionala eta izpirituala integratzen dituen ikuspegi holistikoa barneratu beharrean, medikuntza zientifiko erredukzionista ikuspegi materialari lotu zitzaion, makinariaren pieza bakoitza modu isolatu eta partzialean aztertzen duen espezialitateak sortuz. Medikuntza artisau-jarduera izatetik industria-jardura izatera pasatu zen.

Lehenengo medikamentu industrializatuak izan ziren kinina, azido salizilikoa, bikarbonatoak eta tinturak? eta pixkanaka desagertzen joan ziren garai bateko botikariak, formula magistral pertsonalizatuak prestatzen zituztenak: ondoren txertoak agertu ziren, epidemietatik babesteko botika gisa, ondoren mikrobioen aurkako produktu kimikoak, eta horrela jaio zen, lehendabiziko aldiz historian, industria farmazeutikoa.

Orain, badirudi, terapia naturalak indarra hartzen ari drela berriro. Terapia naturalak ?osagarriak? jotzen dira, izan ere, osasuna galtzen dugunean, ez litzateke beharrezkoa izan behar medikuntza mota baten eta bestearen artean aukeratu beharra. Egokiena bakoitzaren onena hartzea izango litzateke, medikuntza integratibo baten alde egitea alegia, holistikoagoa eta pertsonalizatuagoa. Ebidentzia horren aurrean, geroz eta gehiago dira terapia naturalak eskaintzen dituzten ospital pribatu zein publikoak, bereziki gaixotasun kronikoak tratatzeko, minaren tratamentuetan eta paziente onkologikoetan.

Pazienteei beren burua zaintzen erakusten diete, jabetu baitira terapia naturalak autonomia gehiago ematen dutela, gaixotasunak prebenitzeko eta modu osasungarriagoan bizitzeko baliabideak eskaintzen dituztelako. Estimulu naturalak aplikatuz gorputzaren sendatze-gaitasuna aktibatzen da; estimulu horien artean ditugu elikagai osasungarriak, sendabelarrak, yoga, akupuntura?.

Gran Canariako San Roque ospitalean Yoga, elikadura, akupuntura edo masaia eskaintzen dituzte; Madrilgo Puerta del Hierro ospitalean, Onkologiako Unitatean, pazienteek aukera dute reikia jasotzeko; Terrassa-ko osasun-kontsorzioan akupuntura eta terapia bioenergetikoak erabiltzen dituzte Onkologiako Unitate Integratiboan; Granadako Virgen de las Nieves ospital publikoan akupuntura-tratamendurako hiru gela dituzte farmakoekin onurarik lortzen ez duten pazienteentzat.