Elikadura ezinbesteko tresna da osasunaren prenbentzio eta sustapen arloetan. Gure elikadura eta osasun ohiturak egituratzeko formula magikorik ez dagoen arren, komeni da gure osasuna eta bizi kalitatea hobetzen lagunduko diguten ezagutzak lortzea. "Dieta" hitzari buruz Hipocratesek esan zuena gogorarazi nahiko nuke: "dieta bizitza modu armoniotsuan bizitzeko modua da, elikagaiak aukeratu eta prestatzeko garaian arreta berezia jarriz".
Elikatzeari buruz dugun ikuspegi primitiboena gainditzea ezinbestekoa da: ¿goseak nago? Edozer gauza jango dut?..Irekiera handiagoa izan behar dugu, elikatzeak esan nahi duenari buruzko ikuspegi argiagoa, izan ere, elikadurarekin osasuna edo gaixotasuna sortzen ditugu.
Jaten dugu hori garelako, elikagaiek sortzen baitute odola, gure zelula, organo eta burmuina elikatzen dituen odola. Baina elikagaia askoz gehiago ere bada, elikagaiak jatean horiek duten energia ere geureganatzen baitugu.
Makrobiotikaren alderdi interesgarrietako bat elikagaiek gorputzaren tenperaturan duten eragina da; medikuntza txinatarrak elikagaien sailpena egiten du: hotzak, freskagarriak, neutroak, epelak eta beroak.
Eta beraz, elikagaien ezaugarri energetikoa gehien komeni zaigun eran erabiliz, gure hiru gorputzekiko orekara hurbil gaitezke: fisikoa, mentala eta emozionala.