Garbiñe Etxaniz

Osasun holistikoan eta makrobiotikan Aholkulari-Laguntzailea

Errezetak

Alga fideua

Osagaiak

· Hiziki algak (2 goilarakada)
· Cochayuyo algak (3 goilarakada)
· Tipula handi bat
· Baratzuriak
· Fideo integralak (finak edo lodiak)
· Oliba olioa
· Shoyua edo limoi pixka bat
· Perrexila

Nola prestatu

· Algak beratzen jarri behar dira banaka:

· Cochayuyoa garbitu eta urarekin estaliko dugu (ur hori erabili egingo dugu gero)

· Hizikia beratzen utziko dugu 15 min., ura botako dugu eta 10 min. gehiago egosiko dugu ur berriarekin.

· Oliotan gorrituko ditugu baratzuria eta tipula, kolore gardena izan arte. Algak gehitu (urik gabe) eta eduki sutan 5 minutu gehiago.

· Gehitu kochayuyoa beratzen utzitako ura, eta gehitu gehiago, algak estali arte (1/2 litro, gutxi gorabehera), irakin arazi eta gehitu fideoak.

· Utzi egosten fideoak lodito arte eta lehorrak geratu arte, saldarik gabe alegia.

· Bukaeran limoi pixka bat edo shoyu saltsa gehitu daiteke, eta perrexila pixka bat (kaltzio asko ematen digun platera da).