Garbiñe Etxaniz

Osasun holistikoan eta makrobiotikan Aholkulari-Laguntzailea

Errezetak

Tiramisua urrekin

Osagaiak

· Krema egiteko:
· 800 ml. Esne begetala (oloa edo espelta)
· 2 goilarakada agar-agar
· 2 goilarakada maizena edo kudzu
· 3 goilarakada urren pasta
· 5 goilarakada arroz melaza
· Limoi azala birrinduta edo bainilla
Betegarriarentzako:
· Gailetak
· Zerealen kafea
· Algarroba edo cacao hautsa

Nola prestatu

· Jarri krema egiteko osagai guztiak ontzi batean, ondo nahastu eta jarri su eztian, irakin arte (irakin 3 minutu).

· Jarri ontzi batean hozten, mamitu arte, eta ondoren ?purea? egin, irabiagailu batekin

· Egin kafea, nahi izanez gero zerealena, edo kafe aleekin.

· Jarri erretilu batean krema 1/3 bat eta estali kafetan bustitako gailetekin; berriro krema bota gainetik, eta errepikatu gailetena; kremarekin amaituko dugu berriro.

· Eta amaitzeko kakao edo algarroba hautsa botako diogu gainetik.

· Azkenik hozten utziko dugu, nahi izanez gero hozkailuan.