Garbiñe Etxaniz

Osasun holistikoan eta makrobiotikan Aholkulari-Laguntzailea

Errezetak

Azenario eta alga kinpira

Osagaiak

· 2 azenario ertain
· Arame alga
· Sesamo olioa
· Shoyua

Nola prestatu

· Arame alga beratzen jarriko dugu.

· Garbitu azenarioak eta moztu diagonalki, xerra finetan.

· Ondoren moztu xerrak makiltxotan

· Sesamo olio pixka bat jarriko dugu ontzi batean eta azenarioa algarekin salteatuko dugu 2 edo 3 min.

· Ondoren ur pixka bat gehituko dugu, ontziaren ipurdia estaltzeko adina bakarrik, eta su eztian sukaldatzen utziko dugu, tapatuta, 15-10 mn gutxi gorabehera (kontu izango dugu urik gabe geratu ez dadin).