Azenario eta oliba patea
Osagaiak
· 600 g. azenario
· 75 g. oliba
· 30 g. sesamo tostatua
· 3 tipula ertain
· Limoi zuku pixka bat
· Gatza
Nola prestatu
· Garbitu azenarioak, moztu laukitxotan eta egosi 12-14 min. inguru, gatz pixka batekin.
· Kendu hezurra olibei, garbitu tipulak eta txikitu guztia, zati txikitan.
· Gorritu tipulak oliba olio pixka batekin eta gatz pixka batekin, gardenak geratu arte.
· Azenarioak pixka bat hozten utzi, eta gero nahastu gainontzeko osagaiekin (tipula eta azenarioak) eta irabiatu. Limoi zukua ere gehituko diogu.
· Ondoren sesamo haziak tostatuko ditugu eta pateari gainetik botako dizkiogu.
· Pipar beltz hauts pixka bat gehitu diezaiokegu ikutu pikante bat emateko.