Barazki eta gaztaina krema
Osagaiak
· 200 gr. azenario
· 200 gr. brokoli
· 100 gr gaztaina
· 1200 ml barazki salda (horrelakorik izanez gero)
· 1 goilarakada semola
· Gatza
Nola prestatu
· Gaztainak zuritu.
· Azenarioa garbitu eta zatitu; egin gauza bera brokoliarekin.
· Egosi azenarioa, brokolia eta gaztainak barazki saldatan (edo uretan) 20 minutu inguru.
· Behin barazkiak egosita, kendu eltzea sutatik eta irabiatu (pipar-hauts pixka bat gehitu daiteke nahi izanez gero).
· Krema lodiagoa lortu nahi izanez gero, nahastu semola goilarakada bat eta jarri berriro sutan; mugitu egurrezko goilara batekin eta egosi beste hamar minutu.
· Zerbitzatzerakoan gehitu tipulin pixka bat.