Garbiñe Etxaniz

Osasun holistikoan eta makrobiotikan Aholkulari-Laguntzailea

Errezetak

Seitan eta artatxiki pastela

Osagaiak

· Seitan pakete bat
· 2 azenario birrinduta
· Tipula bat
· 2 baratzuri ale
· Kalabazin bat (kubotan)
· Tomato saltsa
· Oliba olioa
· Gatza
· Shoyua

Artatxiki purearentzat:
· Tipula bat
· Artatxiki edalontzi bat
· Gatza
· Esne begetala (hautazkoa)
· Miso txuria (goilarakada bat)
· Almendra hautsa

Nola prestatu

· Txikitu seitana eta frijitu zartagian oliba olioarekin eta shoyu tanta batzuekin. Gorritu tipula olio eta gatzarekin 10 min. inguru eta gehitu baratzuria eta erramu-hostoa, eta sukaldatu 15-20 min.

· Gehitu kalabazina, azenarioa eta shoyu pixka bat, eta sukaldatu su eztian 10 min. gehiago. Bukaeran gehitu tomato saltsa.

· Jarri barazkiak laberako ontzi batean.

Artatxiki purea egin:

· Berotu olio pixka bat ontzi batean eta gehitu tipula eta gatz pixka bat. Sukaldatu su hesitan 10 min inguru.

· Gehitu artatxikia eta ura, irakinarazi, eta sukaldatu 20 min. su baxuan.

· Jarri artatxikia ontzi batean eta irabiatu miso txuriarekin, eta gehitu esne begetal pixka bat, konsistentzia leuna eta lodi xamarra izan arte.

· Bota seitan eta barazki nahasketaren gainera, eta bota almendra hautsa; berotu labea eta gainerre kolore pixka bat hartu arte (5 min. gutxi gorabehera).