Garbiñe Etxaniz

Osasun holistikoan eta makrobiotikan Aholkulari-Laguntzailea

Home

Egiten dudanean sinisten dut

Garbi daukat ez ezerk ez inork ezin duela eskaini norberaren esperientziak ematen duena, gaixotasun egoeran egonda osasuna nork bere baliabideen bidez berreskuratzeak ematen duena.

Apostua

Egun elikadura nutritibo eta sortzailearen aldeko apustua egiten dut, orain arte bildu ditudan ezagutza guztien bateratzailea, fanatismo eta dogmarik gabe, ekologia, elikadura subiranotasuna eta erantzukizuna bultzatuko duena.

Tailerrak

Sukaldaritza tailerren bidez elikatzeak benetan esan nahi duenaren inguruko hausnarketa sustatzen saiatzen naiz. Ikus agenda

Laguntza

Elikadura makrobiotikoan aholkulari-laguntzailea. · Kontsulta pertsonalizatuak · Elikadura bidezko oreka · Elikadura-heziketa/dieta terapeutikoak · Sukaldaritza tailerrak

Azkeneko errezetak

Algarroba natilla laranjarekin

Almendra gailetak

Tiramisua urrekin

Alga fideua

Seitan eta artatxiki pastela

Azkeneko artikuluak

Bruce Lipton

Artisau-medikuntza

Aske bizi

Natura, egunero dosi bat gutxienez

Tailerrak / Agenda

OSASUNAREN AUTOGESTIORAKO TAILERRAK 2018-2019
2018-11-10

AZAROAK 10. MAKROBIOTIKAREN OINARRIAK, ENERGIEN ULERMENA.

ABENDUAK 15. TRANSMUTAZIOEN TEORIA, BOST ELEMENTUEN BILAKAERA

URTARRILAK 12. METALA ELEMENTUA.
Biriken eta heste lodiaren garaia: -Negurako defentsak prestatu; -gorputza berotzeko erremedioak; -jengibre konpresak.

OTSAILAK 16. URA ELEMENTUA
Giltzurrunen eta maskuriaren garaia: -mineralen sukaldea, energia gordetzeko sukaldea; -giltzurrunen eta hezurren arteko lotura; -osteoporosia ulertu eta prebenitzea.

MARTXOAK 23. ZUHAITZA ELEMENTUA
Gibelaren eta behazunaren garaia: -gorputza garbi izatearen onurak; -udaberriko astenia ulertu eta prebenitzea; gibelarentzako elikagai eta landare lagungarriak.

APIRILAK 13. SUA ELEMENTUA
Bihotza eta heste mehea: -Udako energiarekin bat egiteko errezetak, gorputza freskatzea. -Pisu orekatua izateko gomendioak?..elikadura egokia helburu izanda.

MAIATZAK 18. LURRA ELEMENTUA
Urdaila, barea eta pankrearen garaia: -Digestio arazoak ulertu eta hobetzea. Gibelaren eragina guzti honetan. -Mikrobiota zaintzeko gomendioak. -Estresak aurreko bi elementuetan duen eragina.

EKAINAK 8. ZER DA MENU OREKATUA? ASTE OSORAKO MENUAREN PROGRAMAZIOA.

Tailerrak goizeko 9:30etan hasi eta 14:30 aldera amaituko dira. Tailerraren lehenengo zaitan teoria emango da eta ondoren sukalde-tailerra izango da.

OSASUNEAN HEZTEN TAILERRAK
2019-01-05

Beasaingo plaza azpian elkartuko gara garaian garaiko energiak ulertzeko, energía horrekin nola bat egin ikasteko, horretarako nola sukaldatu ikasteko. Eta eguneroko gorabeheratarako erremedio naturalak ere ikasiko ditugu!!

DATAK:
IRAILAK 1
URTARRILAK 5
MARTXOAK 2
EKAINAK 1